Felipe, Natxo de
Bizkaitar kantagile eta kantaria (Bilbo, 1949). Lehenengo ikasketak jesuitekin egin zituen. Gaztetan izan zituen lehenengo harremanak musikarekin: Beatles, Pekenikes, Brincos, Vietnamgo gerraren aurkako kantu amerikarrak, Nova Canço… horiek guztiak zituen gustuko. Medikuntza ikasten hasi zen, Valladoliden lehenik eta Bilbon geroago. Ikasketak amaitu aurretik ordea, bertan behera utzi zituen. 1971n beste hainbat kantukiderekin batera Oskorri taldea sortu zuen, eta ordutik hona bertan dihardu lanean.