Filipe IIIa Espainiakoa
Espainiako eta Indietako erregea 1598-1621 bitarteko urteetan (Madril, 1578 - Madril, 1621). Filipe II.aren eta Austriako Anaren semea. Ahula zen, eta agintari lanak Lermako dukearen eta beste begikoen eskuetan utzi zituen. Haren garaian izan ziren Ingalaterrako bakea (1604), Probintzia Bateratuekin Hamabi Urteko gerra etena (1609) eta Frantziako hitzarmena (Luis XIII.aren eta Austriako Anaren arteko ezkontza, 1611). Moriskoak bota zituen Espainiatik, eta horrek egoera ekonomikoa, lehendik ere oso txarra zena, okertu zuen.