Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fedor

Errusiako zenbait tsarren izena.  v  Fedor edo Fiodor I.a. Ivanovitx. 1584-1598 bitarteko urteetan izan zen tsar (1557 - Mosku, 1598). Ivan IV.a Beldurgarriaren semea zen, eta Rurik dinastiako azken printzea. Aginpidea Boris Godunov anaiari utzi zion (1588).  v  Fedor II.a. Borisovitx. 1605. urtean izan zen tsar (1589 - Mosku, 1605). Boris Godunoven semea zen. Erregetza erdietsi zuen urte berean, Dimitri faltsuetako lehenaren aginduz erregetzatik kendu eta hil zuten. v  Fedor III.a. Alexeievitx. 1676-1682 bitarteko urteetan izan zen tsar (1661 - 1682). Alexis I.a Mikhailovitxen semea. Haren garaian kendu ziren Boiardoek zuten mestnitxestvo deituriko pribilejioak. Bera hiltzean, streltsy deitu tsarraren goardiek Sofia Alexeievnaren erregeordekotzan bi tsar ezarri zituzten, Iban IV.a eta Petri I.a Handia.