Faure, Edgar
Frantses politikaria eta idazlea (Béziers, 1908 - Paris, 1988). Diputatu erradikal-sozialista izan zen 1946-1958 bitarteko urteetan eta IV. Errepublikako zenbait gobernutan ministro eta Kontseiluko lehendakaria izan zen. Bigarren ministroaldian, Muhammad V.a Marokoko erregetzan jarri eta Tunisiari autonomia ematea erabaki zuen. Nazio Batzarrean gehiengoa galdurik, hura desegin zuen (1955eko abendua), eta aginpidetik baztertua geratu zen Fronte errepublikarrak garaipena lortzean. Finantzetako ministro izendatu zuten (1958), eta ondoren senatore (1959-66); De Gaulle jeneralarekin bat egin zuen eta Txinako Herri Errepublikarekin harremanak berritzen saiatu zen (1963). 1968ko maiatzaren ondoren, Hezkuntza ministro izendatu zuten. Azkenik, 1973ko hauteskundeen ondoren, Nazio Batzarreko lehendakari izan zen. Polizia eleberriak idazten zituen, E. Sanday goitizena erabiliz.
- fatimar
- fatxada
- Faulkner, William
- fauna
- Fauno
- Faure, Edgar
- Fauré, Gabriel
- Fausto
- fauvismo
- Favre, Jules
- fax