Favre, Jules
Frantses politikaria (Lyon, 1809 - Versailles, 1880). Lege Biltzarreko kidea eta Inperio frantsesaren etsai izan zen. Sedango porrotaren ondoren (1870), enperadorea kentzeko proposamena egin zuen. Errepublikako Atzerri ministro zela, alemaniarren kontrako erresistentzia antolatzeko agindu zuen. Prusiarrek Paris setiatu eta bonbardatu zutenean, errenditu egin behar izan zuen (1871ko urtarrilaren 28ko ituna). Handik aurrera ere atzerri ministro izan zen, eta Frankfurt-eko Bakea negoziatu ondoren (1871ko maiatza), erretiratu egin zen.