fatimar
iz. eta izlag. Fatima Mahomaren alabaren ondorengoa. || Afrikako iparraldean eta Egipton 909tik 1171ra aginpidea izan zuen xii dinastiako iman edo kalifez esaten da. 14 kalifa izan ziren guztira. v Fatimarren mugimendua ismaildarren artetik sortu zen, Islamaren eraberritzea Fatima Mahomaren alabaren eta Aliren ondorengoa izango zen Mahdi baten bidez etorriko zela sinesten baitzuten. Fatimarren dinastia Abu Abd-Allah al Hussein-ek sortu zuen. v Arte fatimarra. Fatimarren kalifa dinastiaren garaiko arte berezia Egipton sortu eta indartu zen batez ere, al-Muzuz kalifaren garaian lurralde hura konkistatu eta Kairo sortu zuenean (972). Arkitekturari dagokionez, obra nagusiak Kairoko al-Ahzar eta al-Hakim mezkitak dira. Ospe handia izan dute, obra horiez gainera, zur landuek, garai horretako ehungintzak, boli lanak, zeramikak eta, guztien gainetik, brontze zizelkatuzko lanek.