Faulkner, William
(William Falkner, Faulkner deitua) Estatu Batuetako eleberrigilea (New Albany, Mississippi, 1897 - Oxford, Mississippi, 1962). Bereizkuntzarako Gerra garaian behera etorritako familia batean jaio zen. Yankiei zaputz eginez, Kanadako hegazkinetan egin zuen Lehen Munduko Gerra, eta bertan ezagutu zuen Sherwood Anderson; haren eraginez idatzi zuen Soldier’s Pay bere lehen eleberria (1925, Soldadu ordaina). 1931n Rowanoak izeneko etxaldean jarri zen bizitzen Oxford-eko hirian, nekazari aberats gisa, idazle deiturari uko eginez. Bertan idatzi zuen Light in August (1932, Abuztuko argia). Hegoaldeko bere lurraldeaz maitemindurik, Oxford-eko konderria goraipatu zuen berak “liburua” deitzen zuen “Jeffersonen saga” ospetsuan: Sartoris (1929), The Sound and the Fury (1929, Hotsa eta ardailla, M.A. Garikanok euskarara itzulia), Absalom! Absalom! (1936), eta The Hamlet 1940). Era berean idatzi zituen Sanctuary (1931, Santutegia, X. Olarrak euskarara itzulia), Pylon (1935), Go Down, Moses (1942, Jaitsi zaitez, Moises, X. Mendiguren Bereziartuk euskarara itzulia) eta Knight’s Gambit (1949). Literatura Nobel Saria irabazi zuen 1949. urtean.
- Fathy, Hassan
- Fatima
- Fatima
- fatimar
- fatxada
- Faulkner, William
- fauna
- Fauno
- Faure, Edgar
- Fauré, Gabriel
- Fausto