Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Farinelli

(Carlo Broschi, Farinelli deitua) Italiar kantaria (Napoli, 1705 - Bolonia, 1782). Castrati-en artean ospetsuena izan zen, eta Europa guztian kantatu zuen (1732-1737). Madrilen hartu zuen bizilekua, eta erreginaren begikoa izaki, eragin handia izan zuen, eta Calatravako kantziler egin zuen erreginak. Fernando VI.a hildakoan Bolonian hartu zuen egoitza.