Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

faringe

iz. Anat. Sudur zuloen eta ahoaren atzealdeko hodia, hestegorriaren eta laringearen artean dagoena. 15 bat cm izaten da luze pertsona helduen faringea. Sudur zuloak laringearekin lotzen ditu eta ahoa hestegorriarekin. Giharrez eta zuntzez osatuta dago. Giharrak luzetarakoak eta biribilak dira: biribilak estutu egiten dira eta horrela elikagaia hestegorrira eramaten laguntzen dute eta ez dute uzten haizerik irensten; luzetarakoek faringeko paretak igotzen dituzte, elikagaia irensteko. Hiru parte bereizten dira faringean: goikoa, tartekoa, eta behekoa. Goikoa sudur zuloen atzealdean dago, aho sabaiaren gainean. Tartekoa edo ahokoa ahoaren atzealdean dago, ahoaren eta epiglotisaren artean. Behekoa, faringearen parte estuena eta luzeena, laringearen eta hestegorriaren artean luzatzen da; biriketara igaro beharreko haize kopurua eta hestegorrira igaro beharreko elikagai kopurua erregulatzen ditu.