Fano, Michel
Frantses musikagilea (Paris, 1929). Messiaenekin ikasi zuen. Bi lan hauek egin zuten ospetsu: Bi pianotarako sonata (1952) eta Hamabost instrumentutarako estudioa (1952). Hainbat ikerketa egin zituen soinuaren osagaiei buruz eta zarata eta hitzaren arteko harremanari buruz, zinemarako konposatutako partituretan ikus daitekeen bezala (Alain Robbe-Grillet eta Haroun Tazieffen filmetan bereziki).