Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

faisai

iz. Oilarraren antzeko hegaztia, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Phasianus colchicus). Faisai arrunta ere deitu ohi zaio. 80 cm inguru izaten da luze. Buruko eta lepoko lumak berdeak ditu, distira urdinxkakoak; begi ingurua lumagabea eta kolore gorrikoa du. Berez, Kaspiar Itsasoko inguruetako eta Asiako mendebaleko lurraldeetakoa da. Fasi izeneko ibaiaren ertzetan (gaurko Georgiako mendebalean), aurkitu zuten grekoek, eta handik Greziara eta Europara zabaldu zuten. Belar edo ihi luzea dagoen leku bakartietan egiten du habia, eta emea ez da arrautzen gainetik altxatzen oso hurbileko arriskurik ez bada. Sukaldaritzan txit aintzat hartua da.  v  Faisai adarduna (Tragopan satyra). Oso desberdinak dira arra eta emea. Ez dute hegazti mota berekoak ematen. Buru beltza eta gorputz gorrixka, tanta zuriduna izaten du arrak. Eme nahian dabilenean adar moduko bi luzakin urdin ateratzen zaizkio. Emea askoz txikiagoa da, eta marroi kolorekoa. Himalaiako eta Assamgo mendietan bizi da.  v  Errege faisaia (Lephophorus impeianus). 60 cm inguru luze, isats-motza eta oso kolore ikusgarrikoa izaten da, arra batez ere, gorria, berdea eta urdina. Buruan lumazko motots bat izaten du. Himalaian, 2.500-4.000 m bitarteko goratasunean dauden oihanetan bizi izaten da. Asko ehizatu zen garai batean jantziei luma apaingarriak eransteko. Duen haragia ere oso aintzat hartua da sukaldaritzan.  v  Beste faisai mota nahikoa ezagunak ere badira: faisai zilarkara (Gennaeus nycthemerus), faisai urre kolorea (Chrysolophus pitus), etab.