fakir
. iz. Indian, gauza miragarriak egiteko ahalmenak dituen gizon santua. Gai izaten da kalte eta minik hartu gabe sutan ibiltzeko, bere buruari zauriak eragiteko, edo arnasarik hartu gabe denbora luzez egoteko. Jatorriz derbitxe eskalea zen, baina geroztik indiako sadhu edo gizon santua adierazteko erabili da.