Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

faida

iz. Hist. Mendekuan oinarritzen zen gerra mota, antzinako germaniarrek beren artean erabiltzen zutena. Mendekatzen ez bazen, iraindutako pertsonak ohorea galtzen zuen. Gerora, inori egindako kaltea sari baten bidez ordaintzen zen, eta azken bide hori gailendu zitzaion faidari. Hala ere, Erdi Aroaren hondarreraino iraun zuten faidaren aztarnek. Korsikako vendetta, adibidez, faidaren antzeko zerbait da.