Fakhr al-Din
edo Fakardin. Libanoko emir drusoa (1572 - Konstantinopla, 1635). Emir aukeratu zuten bere aita hiltzean. Kristauen egokitzapena bideratu zuen Libanoko hegoaldean. Nekazaritza bultzatu zuen eta Beirut-eko hiria edertu. Lurralde berriak hartu nahiak Ahmad sultan turkiarra kezkatu zuen, eta hark Damaskoko patxa bidali zuen bere kontra. Aginpidea semeari utzi zion orduan eta mendebaleko gorteetan, bereziki Medicitarren artean, ibili zen laguntza bila. 1618an Libanora itzuli zen eta Karmelo mendiraino zabaldu zuen bere emirerria. Turkiarrek, alabaina, Safad-eko gatazkan menderatu zuten (1633), Konstantinoplara eraman eta lepoa moztu zioten bertan.