Fajardo, Francisco
Kolonizatzaile espainiarra, espainiar baten eta emakume indiar noble baten semea (Margarita uhartea, Venezuela, 1530 - Cumaná, 1564). Aukera horrez baliatu zen, Venezuela barrura espedizioak egiteko. Lurralde zabal bateko gobernariorde izendatu zuten eta Pedro Collado gobernariarekin arazoak izan zituen. Hark atxilotu eta urkarazi zuen. Egungo Caracas dagoen eremuko lehen herria sortu zuen 1559. urtean.