Faisaien Uhartea
(Konferentziako uhartea ere deitua) Bidasoa ibaiko uhartea, Irun (Behobia Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean. 0,23 km2 ditu eta inor ez da bizi bertan. Espainiako eta Frantziako estatuen artean dago eta bi estatu horiek dira uhartearen jabeak. Faisaien uhartea deitzen zaion arren, egungo berezko izena Konferentziako uhartea du, Faisaien Uhartea Hendaia aldean, ibaiaren eskuinaldean, zegoen padura-uharte handiago bat baitzen, egun lehorrari erabat eratxikia (egungo Les Joncaux auzo berria Hendaian). v Historia. 1659. urtean, bertan izenpetu zuten Luis de Harok, Filipe IV.a Espainiako erregearen ordezkariak, eta Mazarinok, Luis XIV. Frantziako erregearen Lehen Ministroak, Pirinioetako Bakea. Hitzarmen horren arabera, besteak beste, Frantziako eta Nafarroako erregeak Espainiako erregearen eskutan utzi zuen Nafarroa Garaia eta Kataluniako iparraldea (Roselló, Cerdanya) Frantziako estatuaren barne geratu zen: Pirinioetako mendiak hartu ziren Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga gisa, eta bitan banaturik geratu ziren Euskal Herria eta Katalunia.