Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eureka

edo heureka. Aurkitu dut esan nahi duen grekozko esapidea; zerbaiten bila aritu eta aurkitzen denean erabiltzen da batez ere. Arkimedesek bere izena daraman printzipioa aurkitu zuenean eureka oihu eginez kalera irten zuela da esaera zaharra; eta hortik sortua, omen, gaurko esapidea.