Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eure

Frantziako ipar-mendebaleko departamendua [27], Normandia Garaian. 6.037 km2 eta 462.323 biztanle. Prefetura hiria: Evreux. Suprefekturak: Les Andelys, Bernay. Ordoki zabalek hartzen dute Eureko departamendua. Nekazaritza (garia, azukre erremolatxa, fruitu arbolak, bazkarako landareak, behi eta ardi azienda) eta industria (metalgintza, janari industria, ehungintza, zurgintza, kimika industria) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak.