Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eure-Et-Loir

Frantziako iparraldeko departamendua, Paris aldearen mendebalean [28], Centre izeneko eskualdean. 5.940 km2 eta 362.813 biztanle. Prefetura hiria: Chartres. Suprefekturak: Châteaudun, Dreux, Nogent-le-Rotrou. Iparraldea laua da zeharo eta goratasun txikiko muinoak ageri dira hegoaldean. Departamendu horretan dago Beauce lurraldea, Frantziako gari-sail oparoenetakoa. Iparraldean nekazaritza (garia, garagarra), eta hegoaldean abere hazkuntza (behi azienda) dira jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago: automobilgintza (Dreux), eraikuntza elektrikoak, ehungintza eta kautxua.