Euriko
Bisigodoen erregea 466-480 bitartean (420 - 840). Teodoriko I.aren semea zen eta Teodoriko II.ak bere anaia hil ondoren eskuratu zuen erregetza 467. urtean. Erromatarrekiko hitzarmen guztiak hautsi eta lehen erresuma bisigodoa osatu zuen, Galia eta Hispaniako lurralde asko mendean eduki zituela. Bestalde legegizon zenez, bere izena daraman kodean jaso zuen legedi bisigodoa.