Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euridize

(Gr. Eurudikê) Mit. Antzinako grekoen artean, Driadetako bat, Orfeoren emaztea. Aristeok jarraikitzen ziola, suge batek hozka egin eta hil zen. Orfeo orduan Infernuetara jeitsi eta berriro lurrera ekartzeko baimena lortu zuen horretarako ezinbesteko baldintza zuelarik Euridizeren aurretik irtetea atzera begiratu gabe. Baina hala hitz eman bazuen ere, itzulerakoan Hadesetik irten aurretik burua itzuli zuen Orfeok, eta Euridize desagertu egin zen berriro ilunbetan.