Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eucken, Walter

Alemaniar ekonomialaria (Jena, 1891 - Londres, 1950). Friburgoko unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1927. urtean eta hiri horretako eskola neoliberaleko maisu garrantzitsuenetakoa izan zen. Bere ideia neoliberalak gogor kritikatu zituen Schneiderrek. Harena da Grundlagen der Nationalökonomie obra (1941, Ekonomia nazionalaren oinarriak).