Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eudes

Parisko kondea eta Frantziako erregea, Roberto Indartsuaren semea (860 - La Fère, 898). Normandiarren aurka Parisko defentsa zuzendu zuen 885-887 urteetan eta handikiek errege egin zuten 888an. Normandiarren aurkako gerrari jarraitu zion, baina Karlos Sotila legezko oinordekoaren ospe gero eta handiagoak bere tronua arriskuan jarri zuen.