Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eudel

Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztiak eta Nafarroako Foru Erkidegoko udal batzuk biltzen dituen elkartea, 1982an sortua. Bere helburu nagusiak udal autonomia defenditzea eta tokian totiko interesak beste erakunde batzuen aurrean ordezkatzea da. Erakunde autonomoa da EUDEL, eta horiek dira bere ohiko jarduerak: euskal udalei aholkularitza teknikoa eta juridikoa ematea, bereziki administrazio azpiegitura urria duten udal txikiei; udal interesa duten arautegi-aurreproiektuak egiterakoan horretan parte hartzea, eta udalen eskaerak beste mailako erakundeetan aurkeztea. 2000. urtean, Karmelo Sáinz de la Maza zen EUDELen zuzendaria.