Eubea
(Gr. Euboia edo Evvia; Erdi Aroan, Negroponto) Egeo itsasoko uharte greziarra, Oreos, Atalanta eta Euripo ubideek kontinentetik bereizten dutenak. Eubeako eskualdeak, Iparraldeko Esporadak hartzen ditu, 3.908 km2 eta 188.410 biztanle ditu (1981). Hiriburua: Khalkis. Lignito ustiakuntzak. Ardi azienda. v Historia. Lurpeko aberastasunei esker Eubeak parte hartu zuen Ziklade uharteen zibilizazioaren eta ekonomiaren garapenean K.a. III. milurteaz geroztik. K.a. VIII-VI. mende bitartean joniarren kolonizaziogunea izan zen. Bi hiri nagusien (Khalkis eta Eretria) arteko guduen ondorioz ahuldu zen Eubea eta atenastarrek hartu zuten K.a. VI. mendearen bukaeran. Mazedoniarren esku geratu zen K.a. 338. urtean eta erromatarrek menderatu zuten K.a. 194ean. Lonbardiarrek hartu zuten Eubea Erdi Aroan (Negroponto deitzen zen garai haietan), eta veneziarrek ondoren. Turkiarren mendean ia lau mendez egon ondoren (1470-1821), behin betirako lotu zitzaion Greziari.