Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eubakterial

izond. Biol. Eskizomizeteen klaseko izen bereko ordenako bakterio zelula bakarrekoez esaten da. Pareta lodia dute eubakterialen zelulak. Batzuk mugikorrak dira (zelularen alboetan dituzten flageloen bidez mugitzen dira) eta beste batzuk aldiz mugigaitzak. Hainbat genero hartzen ditu eubakterialen ordenak, diplokokoena eta estreptokokoena, besteak beste.