Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eubakterio

iz. Biol. Bakterioaren esanahi mugatuaren ezaugarriak betetzen dituen bakterioa; zelula bakarrekoa, egituraz sinplea, eta horma lodikoa. Gaur egun bakterio sinpleen (baziloak eta estafilokokoak) eta handiagoak diren eta egitura konplexuagoa duten beste bakterio batzuen (estreptomizeak, espiriloak, mikrobakterioak) arteko bereizketa egiteko erabiltzen da batez ere izen hau; bakterien bereizketa egiteko gaur egun ez da hain kontuan hartzen bakterien hierarkia osoa, talde naturalen araberako sailkapena nagusitu da.