Euba, Jon Mikel
Bizkaitar artista (Bilbo, 1967). Arte ederretan lizentziatu zen 1991n, ikus-entzunezkoetan eta pinturan. Hainbat teknologia berri bateratzen ditu bere obran: argazkilaritza, bideoak, prozesu digitalak. Kasu gehienetan, zerbait gertatu edo zerbait gertatu behar deneko uneak islatzen ditu lan horietan. Bitarteko berri horiekin egiten duen lanarekin batera, pinturaren arloko beste sail batzuk ere lantzen ditu, paretetan eta eraikinetan eginiko mural handiak esaterako. Akzesitak lortu ditu ondorengo sariketa hauetan: Gure Artea (1989), Bizkaiko Artea (1990) eta Sestaoko VI. Pintura lehiaketan (1990). Bigarren sariak jaso ditu, berriz, Muskizko Pintura lehiaketan (1990), Parisko Les Étoiles de la Peinture sariketan (1990) eta Mungiako Torrebillela pintura lehiaketan (1992). Bakarkako erakusketak egin ditu, Bilbo, Basauri, Donostia, Salamanca eta Madrilgo Amadís aretoan (Escenarios erakusketa, 2000).
- etzi
- etzidamu
- etzikaramu
- etzin, etziten
- Eu
- Euba, Jon Mikel
- Euba
- eubakterio
- eubakterial
- Eubea
- eubrial