Etxebarria Ibarbia, Toribio
(«Arratetiko bat» deitua) Gipuzkoar idazlea eta politikaria (Eibar, 1887 - Caracas, 1968). ALFA enpresako sortzailea eta zuzendaria izan zen, eta CAMPSA enpresako zuzendari egin zuten Errepublika garaian. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta El Socialista, Euskera, Euzko-Gogoa, Egan, Olerti eta Eibar aldizkarietan eman zituen argitara bere artikuluak. Erbestera jo behar izan zuen Gerra Zibilaren ondoren eta Ingalaterra, Mexiko, Irlanda eta Venezuelan ibili zen. Obra nagusiak: Flexiones verbales de Eibar (1963-1964), Lexicón del euskera dialectal de Eibar (1965-1966), Ibiltarixanak (1967), Metafísica a Urcola, La experiencia socialista en España vista desde mi pueblo, El Hijo del Hombre, Tres ensayos eta Viaje por el país de los recuerdos.