Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxebarria

Bizkaiko udalerria (Lea-Artibai). Mugak: iparraldean Bilbo, Zamudio eta Galdakao, ekialdean Galdakao, mendebalean Bilbo, eta hegoaldean Basauri. Goratasuna, 101 m. 3,38 km2. 1997ko datuen arabera, 785 biztanle ditu (etxebarritarrak). Auzoak: Etxebarri, Kukullaga eta Legizamon. Nerbioi ibaia igarotzen da udalerritik. Euskara, bizkaiera; hizkuntza banaketa 1996an: 726 euskaldun, 38 ia euskaldun eta 15 erdaldun. Industria da ekonomia jarduera nagusia (Etxebarriko Labe Garaiak, metalurgia, makineria, industria kimikoa; langileen % 67). Aipagarriak dira herriari izena eman zioten Etxebarri eta Legizamon oinetxeak eta Santa Ana ermita.