Etxebarria Alakano, Filipe
(«Piaba» deitua) Bizkaitar idazlea eta itzultzailea (Gorozika, 1898 - Lima, 1945). Apaiz karmeldarra. Ameriketan egon zen Markinako eta Flandesko zenbait komentutan egon ondoren. Karmen´go Argia agerkariko zuzendaria izan zen. Ondoren Kempis-en Kristo´ren Antz-Bidea euskaratu zuen. Aita Granadaren Simbolo de la fe obra itzuli zuen.