Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxebarre

Zuberoako udalerria, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan. Etchebar du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Lexantzü-Zünharre, ekialdean Ligi-Atherei, mendebalean Lakarri-Arhare-Sarrikotagañia, eta hegoaldean Larrañe eta Ligi-Atherei. Goratasuna 300 m. 8,23 km2. 1999ko erroldaren arabera, 63 biztanle ditu (etxebartarrak). Auzoak: Aikager, Ezpeldoepe eta Etxebarre. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 67. Abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) eta nekazaritza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak). Aipagarriak dira udalerrian aurkitu diren hilarriak.