Etxebarria, Jesus
Arabar eskultora (Baranblo, 1916). Gerra zibila zela-eta erbesteratuta, Ipar Euskal Herrira joan zen bizitzera. Frantzian Périgueux eskualdean bizi izan zen eta orduan, adinez aurreratu xamarra zela, hasi zen eskultura egiten. Bere lehen eskulturak egurrean eginak eta giro edo egitura erromanikoaz kutsatuak zeuden. Bere lanik ezagunena, Mio Ciden poemaren pasarte nagusiak eta bikainenak eskulturan ezartzea izan zen.