etnografia
iz. Etnien eta bere ezaugarrien azterketa. v Gizatalde baten azterketa deskriptiboa. Gaurko etnografia ia erabat bilketa lana da, eta antropologoak sartu beharra du ikertu nahi duen jendearen egunoroko bizitzan. Nolabaiteko nahasketa izan da etnografia eta etnologia hitzen artean. Azkena Europan erabili da gehienbat, kultura ezberdinetako konparaketazko azterketak egiteko. Dena dela, bien arteko bereizketa teorian egiten da praktikan baino gehiago, etnografiaren azterketak eta deskribapenak ere neurri batean konparaziozkoak baitira. Bronislaw Malinowski Polonian jaiotako antropologo ingelesa izan zen aitzindaria etnografia ikerketetan Melanesia uharteetan, 1915ean. Geroztik etnografia antropologia kulturalaren eremuan ezarri da.