etologia
iz. Animalien portaera aztertzen duen jakintzaren alorra. Animalien jokaera ikerlari askok mendeetan zehar aztertu badute ere, etologia zientzia berri eta beregain gisa 1920. urte inguruan garatu zen, Herbeheratako Nikolaas Tinbergen eta Austriako Konrad Lorenz azterlarien lanekin. Etologiak laborategiko lana eta bilketa lana bateratzen ditu, eta lotura estuak ditu jakintzaren beste adarrekin, hala nola neuroanatomiarekin, ekologiarekin, bilakaerarekin. Animalia talde jakin bat baino animalien portaera orokorra ikertzen saiatzen da, eta sarritan portaera mota jakin bat aztertzen du (erasoa adibidez) elkarren arteko zerikusirik gabeko animalietan.