Etolia
(Gr. Aitôlia) Greziako erdialdeko eskualdea, Korintoko golkoaren iparraldean, Akarnaniako lurraldearen ekialdean eta Fozida eta Lokridaren mendebalean. Etolia-Akarnaniako lurraldeak 5.447 km2 eta 219.764 biztanle ditu. Hiriburua: Missolonghi. v Historia. Antzina, iliriarrak bizi ziren lurralde horretan; garai haietatik ezagutzen da Meleagro erregearen izen mitologikoa. Espartarekin bat egin zuen Atenasen aurka K.a. 426. urtean; K.a. 323an mazedoniarren kontra gudukatu zen. Erromatarrekin batera Mazedoniaren aurka jokatu zuen, baina berriro erromatarren kontra altxatu zen Etolia eta horiek desegin zuten K.a. 189. urtean.