Etcheberry, Piarres
(«Dorre» deitua) Lapurdiko idazlea (XVII. m.). Martin Hoyarzabalek frantsesez Voyages aventureux du capitaine Martin de Hoyarsabal, De Ciboure izenaz eman zuen itsas liburua itzuli zuen eta Itxasoco Nabigacionecoa ezarri. Itzulpenak Piarres Etcheberryren eskuak aberasturiko hainbat pasarte dakar, eta horregatik behar bada, izenburuari erantsi zion eta cerbait guehiago abançatuba (Baiona, 1677). Itsasgizon eta pilotuei zuzenduriko liburua da.