Etcheberry, Mitxel
Lapurtar historialaria (Ezpeleta, 1874 - Larresoro, 1960). Apaiza 1899. urteaz geroztik. Letretako ikasketak egin ondoren hainbat apaiztegi eta eskolatako zuzendari izan zen (Tunisia, Bordele, Bidarte, Maule, Paue eta Larresoro). Ikastetxe hauetan historia eta hizkuntzak irakatsi zituen, grekoa batez ere. Ingelesek Euskal Herria menderatu zuteneko garaia eta, batez ere, XVIII. mendea aztertu zituen bere obretan: A travers l´histoire anecdotique de Bayonne et des Pays voisins (1941), Visages du Pays Basque (1942) eta Le Chevalier de Bela dans sa retraite (1948). Artikulu ugari idatzi zuen Gure Herria, Eskualduna, Eusko-Jakintza aldizkarietan eta beste agerkaritan.