Etchegoin, Pantxoa
Iparraldeko kultura eragilea. Gure Irratia edota Irulegi irratian eleberri batzuen irakurlea izan ezezik, itzultzaile lanetan ere ibilia da. Euskal Herriko turismo bulegoarentzat gidaliburu turistikoen itzulpenak egin ditu, baita Donibane Lohizuneko Musée Grevinentzat idazkien itzulpen eta grabazioak ere. Gaur egun, Euskal Kultura Erakundeko zuzendaria da eta elkartearen jaiotzaren zortzi urte eta gero, Leihotik izeneko euskal bihilabetekaria argitaratu du. Eusko Jaurlaritzaren baitako Euskararen Aholku Batzordeko kide ere izan da.