Etcheberry, Augustin
Lapurdiko olerkaria (Sara, ? - Sara, 1890). Zapataria zen bizibidez; berak irakatsi zion euskara Hugo Schuchardt alemaniar hizkuntzalariari. Sari ugari jaso zuen olerki lehiaketa askotan. Obra nagusiak: Hiltzera dohan haur baten auhenak (1869), Kattalin-Xume (1874), Deserturra (1880), Maria alegiazkoa (1886), Aur umezurtza (1887) eta Chorien besta (1888).