Etcheberry, Jean Baptiste
Lapurdiko elizgizon eta idazlea, Mixel Garikoitz santuaren lehengusua (Uztaritze, XIX. m.). Baionan egin zituen teologiako ikasketak eta 1833. urtean apaiz egin zuten. 1848. urtean eman zuen argitara euskaraz plazaraturiko lehen argitalpen iraunkorra, 1891 arte, hil zen arte, urtero hutsik egin gabe kaleratuko zena: Escualdun laborarien adiskidea izeneko almanaka. Harenak dira, halaber, Guiristinoa indulgencien gainean arguitua (1863), Maiatzeko hilabethe chumea (1877), Testament zaharreco eta berrico istoria (1877) eta Miguel Garicoitz aphezaren bizitzea (1882) obrak.