Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eszitia

(Gr. Skythia) Europako hego-ekialdeko antzinako lurraldea, Danubio eta Volga ibaien artean zabaltzen den ordoki handian. Biztanleak, jatorri iraniarrekoak, artzain nomadak ziren. K.a. VII. mendean Media inbaditu eta hamar urtez beren mendean eduki zuten, Ziajaresek buruzagi guztiak oturuntza batean hil zituen arte. IV. mendeko lehen erdi inguruan, Europako eszitiarrak samatarren mendean geratu ziren, eta Asiako eszitiarrek berriz Partia inbaditu (K.a. 128), eta Sakastanako erresuma sortu zuten. K.a. I. mende eta K.o. I. mende artean, Afganistan eta India inbaditu zituzten, dinastia baktriarra eta indogrekoa erregetzatik kendu, eta bost mendez han jarraitu zuten.