Eszipion
(Lat. Cneus Cornelius Scipio. Asina deitua) Erromatar patrizioa (K.a. III. mendea). Kontsul izendatu zuten, Duiliorekin batera, K.a. 260. urtean. Kartagoren aurkako borrokan, Duiliok Kartagoren kontrako lehenengo gerran kartagotarrei eragin zien porrot handirako gerra-ontziteria prestatu zuen. Kartagotarrek atxilo hartu zuten, baina Reguloren garaipenaren ondorioz, askatasuna lortu zuen K.a. 256. urtean eta bi urte geroago kontsul egin zuten berriro.