Eszterhazy, Galantakoa
Hungariako handiki familia, jatorriz Eisenstadt hirikoa (gaur egun Austria). Oso eragin handia izan du Hungariako historia militar eta politikoan, eta areago kulturan. XVIII. mendeko printzeen artean, aipatzekoak dira: Paul Anton (1711-1762), Haydn bere zerbitzura hartu zuena; Nikolas bere anaia (1714-1790); hari eskaini zizkion Haydnek obrarik gehienak; eta Paul Anton (1786-1866), aurrekoaren biloba: hari opatu zion Beethovenek bere Meza Do maiorean.