Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esztergom

Hungariako iparraldeko hiria, Danubio ibaiaren ertzean, Eslobakiako mugatik hurbil. 25.000 biztanle. Katolikoen gune garrantzitsua. Bertan daude Hungariako basilikarik handiena (1822-1831), Bakocz kapera (XVI. m.) eta Museo kristaua. Artzapezpikuaren egoitza, Hungariako lehen gotzainaren egoitza.  v  Historia. Esztergomen altxatzen zen Karlomagnoren inperioko ekialdeko azken gotorlekua, Österringen izenaz. Han bizi izan ziren Hungariako lehen erregeak, Arpad dinastiakoak. Turkiarren mende geratu zen 1542. urtean eta Poloniako Joan Sobieski erregeak hartu zuen 1683. urtean. Bigarren Mundu Gerran erabat suntsiturik geratu zen.