Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eszipion

(Lat. Cneus Cornelius Scipio. Calvus «Burusoila» deitua). Patrizio erromatarra, Eszipion Asinaren semea (K.a. 212an Lorcan hila). Galia Alpeen Haraindikoan gudukatu ondoren, Espainiara igaro zen kontsulorde moduan, Anibalentzat Italiara laguntzak bidal zitzaten eragoztearren. Espainian, Hanon garaitu eta Erromara bidali zuen preso. Tarragona beretu zuen. Kartagotarren aurkako borrokan hil zen, anaiekin batera.