Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errutazeo

izond. Bot. Terebintalen ordenako izen bereko landareez esaten da. Hosto iraunkorrak izaten dituzte, bakunak gehienetan, eta oso distiratsuak. Loreak zuri berdaxkak izaten dituzte, taldean edo bakarka; usaintsuak izaten dira eta lorezil ugari izaten dute. Petaloak, luzeak, sepaloak baino handiagoak izaten dira. Zuhaitz errutazeoak fruitu mamitsu handiak ematen dituzte. Zuhaitz edo zuhaixka errutazeo asko loreen lurrinagatik aintzat hartuago dira fruituagatik baino. Herrialde bero eta epeletan hazten dira batez ere. Errutazeoak dira adibidez erruda eta laranja arbola.