Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errusiera

iz. Errusiarren hizkuntza.  v  Hizkl. Ekialdeko hizkuntza eslaviarra, hizkuntza indoeuroparren familiakoa. Bigarren hizkuntza da errusiarrak ez diren Sobiet Batasun ohiaren zenbait lurraldetan, eta hizkuntza eslaviarrak hitz egiten diren Europako ekialdeko zenbait herritan irakatsi izan da, 1947z gero, batez ere. Errusierazko dialektoak hiru sailetan banatzen dira: iparraldekoak (San Petesburgotik Siberiaraino), hegoaldekoak (Errusiako erdialdean eta hegoaldean) eta erdialdekoak (iparraldekoen eta hegoaldekoen artean). Literaturan Moskuko dialektoa erabiltzen da; erdialdeko dialektoa da eta beste bietatik sortua; kontsonanteen sistema iparraldeko dialektoetatik hartu zuen eta bokaleena hegoaldekoetatik. Errusierak eta beste hizkuntza eslaviarrek (Ukrainakoa edo Bielorusiakoa) ez zuten elkarren arteko alde handirik izan XIII. mendea arte, eta Errusiera Zaharra esaten zaie garai haietako ekialdeko eslaviar hizkuntza guztiei. Elizako eslaviar hizkuntzaren eragin handia izan zuen errusierak, eta XVIII. mendetik aurrera (Petri I.a Handia tsarraren garaia) mendebaleko hizkuntzena. Gaurko errusierak sei kasu ditu (nominatiboa, akusatiboa, instrumentala, datiboa, genitiboa eta lokatiboa) izenen eta adjetiboen singularrean eta pluralean. Kontsonante txistukari eta leherkari ugari ditu, eta baita ere sabaikari multzoak sabaikari ez direnekin batera.