errutilo
iz. Bot. Ziprinidoen familiako arrain mota batzuei ematen zaien izena. Ur gezatakoak dira (Rutilus). v Errutilo hegats-gorria (Rutilus arcassi). 10 cm inguru izaten da luze. Bizkarraldea urdina du, eta sabelaldea zilar kolorekoa. Azpiko hegalak gorriak izaten ditu. Nahiko ugaria da Erdi eta Hego Europako aintziretan eta ibaietan. || Miner. Titanioaren berezko oxidoa (TiO2). Prisma itxurako kristal gisa agertzen da.