Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errutenio

iz. Kim. Gai bakuna, platinoaren talde bereko metal grisa, erraz hausten dena (Ru; at.-z. 44; at.-m. 101). 2.000° C-ko berotan urtzen da, eta 800° C-tan herdoiltzen. 1828. urtean Osann kimikariak gai horren berri eman zuen baina Klaus-ek 1844ean errutenio gramo batzuk lortu zituen arte ez zen kontuan hartu. Katea luzeko hidrokarburoen sintesian erabiltzen da katalizatzaile moduan, eta bitxigintzan platinoaren ordez.